Gizon bat desagertu da Donostiako Zurriola hondartzan bainatzen ari zela

Ertzaintza Zurriolako uretan desagerturiko gazte bat bilatzen ari da
HERRIZAINGO SAILA
Actualizado: jueves, 9 junio 2011 13:24

DONOSTIA, 9 Jun. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat desagertu da gaur goizean Donostiako Zurriola hondartzan bainatzen ari zela, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Jazoera goizeko 6:45 aldera izan da, 20 urte inguruko bost gazte -dirudienez nazionalitate poloniarrekoak- bainu bat hartzeko uretara sartu direnean Zurriola hondartza donostiarrean.

Ertzaintaren arabera, "zoritxarrez, gazteetako bat ez da uretatik irten", eta hori dela eta, desagertua bilatzeko dispositibo bat jarri du martxan. Ertzaintzaren erreskateko baliabideak -helikoptero bat tartean-, Itsas Salbamendukoak eta Gurutze Gorria ari dira lanean gaztea aurkitzeko.