Gizon bat hil da kamioi batek AP-8 autobidean harrapatu ondoren, Donostian

Actualizado: miércoles, 16 febrero 2011 11:14

DONOSTIA, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat hil da gaur goizean kamioi batek AP-8 autobidean harrapatu ondoren, Donostian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra goizeko 6:15ean gertatu da AP-8 autobideko 20 kilometro-puntuan, Astigarragako lotunearen zonaldean, Donostiako mugen barruan. Ertzaintza ikertzen ari den zergatiengatik, Behobiako noranzkoan zihoan kamioi batek gizon bat harrapatu du.

Ertzaintzaren agenteak eta osasun arloko langileak istripuaren tokira bertaratu dira, eta osagile batek gizonezkoaren heriotza egiaztatu du. Gainera, istripuaren ondorioz, AP-8 autobideko eskuineko erreia moztuta egon da ibilgailuen zirkulaziorako goizeko 8:30ak arte, gutxi gorabehera.