Gizon bat zauritu da Bilbon bere pisukideak zenbait labankada eman ondoren

Actualizado: lunes, 10 octubre 2011 12:24

BILBO, 10 Oct. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat zauritu da Bilbon bere pisukideak zenbait labankada eman ondoren. Ustezko erasotzailea oraindik ez dute atxilotu, eta zauritua ospitale batera eraman dute, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez.

Gertaerak atzo, urriaren 9an, izan ziren, gaueko 22:30ean, Bilboko Araneko kalean. Ordu horretan, Ertzaintzari jakinarazi zioten arma zuri batekin egindako eraso bat gertatu zela eta gizonezko bat zaurituta zegoela.

Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten jasandako zauriak artatu ahal izateko, eta Ertzaintza susmagarria bila dabil oraindik, atxilkotzeko. Susmagarria biktimaren pisukidea da.