Gizon batek hainbat lesio izan ditu Zarautzen arma zuriz zauritu ostean

Actualizado: lunes, 16 enero 2012 13:46
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 16(EUROPA PRESS)

   Zarauzko (Gipuzkoa) auzokidea den gizonezko bat eraman dute goizalde honetan anbulantziaz Donostiako Ospitalera, arma zuriz egindako hainbat zauri zituela bere gorputzean. Gertaera Zarauzko etxebizitza batean izan da eta Ertzaintzak ikerketa bat hasi du gertaeraren zergatiak argitzeko. Etxebizitzan, biktimaren ondoan zegoen emakume bat atxilotu du Ertzaintzak.

   Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, astelehen honetan, goizaldeko 3:00ak aldera, SOS Deiak zerbitzuak eta Ertzaintzak abisu bat jaso dute Zarauzko etxebizitza batean zauritutako gizon bat zegoela esanez.

   Bertara iristean, ertzainek gizon bat aurkitu dute geletako batean; arma zuriz egindako zauriak zituen toraxean eta goiko gorputz-adarrean. Osasun-zerbitzuek Donostiako ospitale batera eraman dute gizona eta bertan ospitaleratu dute.

   Etxebizitza zigilatu dute agenteek ikuskapen bat burutzeko eta balizko ebidentzia eramateko. Aipatutako lesioak egiteko ustez erabili den labana eraman dute etxetik.

   Bizilekuan, zauritutako gizonaren ondoan, emakume bat identifikatu dute ertzainek; dirudienez, adiskidetasun-erlazio bat du biktimarekin. Goizaldean bi pertsonen arteko gertakariren bat egon den ala ez ikertzen ari dira. Emakumea atxilotu dute agenteek gertaeran duen inplikazio posiblea argitzeko eta ertzain-etxera eraman dute.