Gizonezko bat atxilotu dute Donostian haxixa eta marihuana salerosteagatik

Actualizado: martes, 19 agosto 2014 18:06

BILBAO, 19 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, Parte Zaharrean droga-trafikoko delitua egin izana egotzita, haxixa eta marihuana salerosteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila jakinarazi duenez. Atxilotua lehen ere hemezortzi aldiz atxilotu du Ertzainak.

Bart arratsaldeko bostak aldera abisua eman zioten zenbait partikularrek Ertzaintzari, Donostiako Parte Zaharreko Sarriegi plazan droga saltzen ari zelakoan. Bertara azaldutako ertzainek berretsi egin zuten jakinarazitako informazio hori, salmenta baten lekuko izan baitziren.

Ertzainak han zirela erreparatuta, eroslea zein saltzailea biak ala biak saiatu ziren oinez alde egiten, zein bere aldetik, baina handik gutxira harrapatu zituzten.

Haietako bati haxix eta marihuana zerbait aurkitu zioten, ustez diruaren truke lortuak, eta hori dela eta espediente administratiboa ireki zioten. Drogaren ustezko saltzailea, 39 urteko gizona, atxilotu egin zuten droga-trafikoko delitua egin izana egotzita. Diru zerbait zeukan gainean, ustez droga saltzetik lortua. Atxilotua lehen ere hemezortzitan atxilotu izan du Ertzaintzak berak, eta gaur goizean utzi dute epaileen esku.