Goi Mailako Hezkuntzaren inguruko Biltzar Europarra Bilbon egingo da datorren astean

Actualizado: viernes, 24 octubre 2014 17:32
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoak Goi Mailako Hezkuntzaren Konferentzia Europarra antolatu du Bilbon datozen astelehenean eta asteartean, urriaren 27an eta 28an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaia Aretoan, "Mugikortasun eta Praktika Partzuergoak" izenburupean.

   Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin eta Ikaslan Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen elkartearekin elkarlanean antolatutako bilkurak Erasmus+ mugikortasun bekak, nazioarteko praktikak eta enpleagarritasuna izango ditu ardatz, antolatzaileek azaldu dutenez.

   Biltzarraren egitarauaren prestaketa parte hartuko duten erakundeen kezka eta beharrak aintzat hartuta egin da. Horrela, mintzagai izango dira Goi Mailako Hezkuntza eta enpresen arteko lankidetzaren onurak, nazioarteko praktika aldien kalitatea edota Goi Mailako Hezkuntzako partzuergoen erronka eta aukerak, gaur egun nahiz etorkizunean.

   Bilkuran parte hartuko dutenen artean daude Europako unibertsitate partzuergoak, Lanbide Heziketako partzuergoak (Ikaslan, kasu), enpresak eta goi mailako ikastetxe independenteak.

   Ikaslan da biltzarrean parte hartuko duten partzuergoen artean garrantzitsuenetako bat, kudeatzen duen mugikortasunen kopuruari begiratuta, eta alor honetan duen hamar urteko esperientziagatik. Europako Batasunaren helburua da Goi Mailako Ikasketan dauden ikasleen %10ek atzerrian praktikak egitea. Euskadin tasa hau %11koa da gaur egun. Urtero, Ikaslenek bakarrik 300 ikasle bidaltzen ditu Europako enpresetara praktikak egitera 12 astez. Ikasleek praktika aldi horretan jasotzen dituzten trebetasunak dira enpresek eskatzen dituztenak.

   Biltzarraren irekiera ekitaldian hizlari izango dira Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Ramon Martínez de Murgia Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza zuzendaria eta Javier Alonso Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria. Bestalde, aipatzekoa da, Europako Batzordearen Hezkuntza Zuzendaritzaren aldetik Vanessa Debiais-Sainton ere izango dela bilkuran.

   Goi Mailako Hezkuntzaren Biltzar Europarrean ingelesa izango da lan hizkuntza. Aurreko bi urteetan Bordelen (Frantzia) eta Porton (Portugalen) egin da biltzar hau.