Golden Apple Quartet eta Kanpingags taldeek "Goibel" musikala taularatuko dute Donostian

Obraren aktoreak
DONOSTIA KULTURA
Actualizado: lunes, 3 enero 2011 12:34

DONOSTIA, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Golden Apple Quartet musika taldeak eta Kanpingags antzerki-konpainiak "Hansel eta Gretel" ipuin klasikoan oinarrituriko "Goibel" izenburuko ikuskizun musikala aurkeztuko dute ostiral honetan Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Donostia Kulturak jakinarazi duenez.

Ikuskizunaren bi saioa izango dira egun berean: 17:00etan lehena, euskaraz, eta 19:00etan ondoren, gaztelaniaz. Musikalak egurgile bat istorioa kontatzen du. Gustura bizi da bere bi seme-alabekin Goibel basoan, harik eta egun batean ondoko herriko bizilagunek ume batzuen desagerpena leporatzen dioten arte.

Egurra erosiko zioten bezeroen faltan, herrian eskean hasiko da, eta bitartean, umeak basora joan dira janari bila, bidean ogi apurrak utziz itzulerako bidea argi izateko. Orduan, gozokiz eginiko etxe bat topatuko dute.

"Goibel" Patxi Barcok zuzentzen du, letra argi, dibertigarri eta efektu digitalekin girotuta. Sarrerak, 5, 7 eta 9 euroko prezioetan, ohiko tokietan daude salgai.