Gorabeherak izango dira BI-635 errepidean, Zornotza eta Muxika artean, abuztuaren 4tik 8ra

Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 18:27

BILBO, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

BI-365 errepideko zirkulazioak gorabehera batzuk jasango ditu datorren astean zehar, abuztuaren 4tik 8ra, Zornotza eta Muxika udalerrien artean, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Zehazki, gorabeherak goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango dira. Bizkaiko Foru Aldundiak barkamena eskatu die errepideko erabiltzaileei, sortutako eragozpenengatik.