Gripea ugaritu egin da Euskadin, 100.000 biztanleko 137 kasurekin

Gripea ugarituz EAEn
FARMACÉUTICOS/EP
Actualizado: martes, 29 enero 2013 17:45

BILBO, 29 Ene. (EUROPA PRESS) -

Orain arteko joera baieztatu eta gripea ugaritu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2013. urteko laugarren astean, 137,52 kasu erregistratu baitira 100.000 biztanleko. Hirugarren astean, berriz, 75,84 kasu erregistratu ziren 100.000 biztanleko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, gripearen aste honetako joerak epidemia egoerari eutsi dio Euskadin, baina pikoak ez dira horren handiak izan, zer urte-sasoitan gauden kontuan hartzen badugu.

EAEko Mediku Jagoleen Sareak jakinarazi duenez, laborategira bidali dituzten laginen %46,5 positiboak izan dira, eta isolamendu guztiak B erako birusak izan dira.

Era berean, aurreko astean ospitaleratzea eskatu duten lehenbiziko gripe-kasuak ere agertu dira. Zehazki, gripearekin hiru ospitaleratze-kasu baieztatu dituzte: bi gizonezko eta emakumezko bat, 45 eta 64 urte bitartekoak hirurak ere. Hirurek ere arrisku-faktoreren bat ageri zuten, eta haietako bat zainketa berezien unitatera eraman behar izan zuten. Hiruretatik bik ez zeukaten txertoa ipinita, arrisku-faktoreren bat izan arren.