Guggenheim Bilbao Museoa datorren astelehenean zabalik egongo da

Guggenheim Bilbao Museoaren sarrera
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 2 enero 2015 13:32
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Guggenheim Bilbao Museoa datorren urtarrilaren 5ean, astelehenean, Errege Egunaren bezperan, zabalik egongo da, jaiegun hauetan museora bisitari ugari hurbiltzen baitira. Museoa goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara egongo da irekita, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

   Horrela, egunotan Bilbora doazenak, "Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak" erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Erakusketak Solomon R. Guggenheim Foundationen eta Guggenheim Bilbao Museoaren 20 urteko lankidetza ospatzen du.

   Era berean, Rineke Dijkstraren "The Krazyhouse (Megan, Simon, Nicky, Philip, Dee), Liverpool, UK" bideolana ikusgai dago Film & Video aretoan. Bideoarteari, bideoinstalazioei eta irudia mugimenduan darabilten lanei eskaini zaion aretoko hirugarren aurkezpena da.