Georg Baselitz pintore alemanaren 68 lan, Guggenheim Bilbao Museoan

Georg Baselitzen lanetako bat
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: jueves, 15 junio 2017 13:53

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak "Georg Baselitz. Heroiak" erakusketa antolatuko du uztailaren 14tik urriaren 22ra, eta pintore alemanaren 68 margolan, marrazki eta zirriborro erakutsiko ditu. "Heroi" zaurgarriak eta garaituak erretratatzen dituen pintura multzoari buruzko monografikoa izango da, museoaren arduradunek azaldu dutenez.

Gure garaiko "itzal handiko artisten artean" dago Georg Baselitz, eta Bilbon ikusgai izango diren lanak 1965. eta 1966. urteetan sortu zituen. Frankfurteko Städel museoak antolatu du erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin, Stockholmeko Moderna museoarekin eta Erromako Palazzo delle Esposizioni museoarekin lankidetzan. Komisarioak Max Hollein (Fine Arts Museum of San Francisco), Eva Mongi-Vollmer (Städel Museum Frankfurt) eta Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoa) dira.

Erakusketak biltzen dituen lanetan "irudi ikaragarriak" agertzen dira, "artega eta desafioan", eta "artistaren identitatearen baieztapen adoretsua dira". Baselitzen ezaugarri horiek bere garaiko arte eta pentsamendu joera guztien kontra zihoazen.

Azkenik, "iraganaren eta orainaren arteko jarraitutasun ideal bat marratuz", Bilboko nahiz Erromako erakusketak "Remix" zikloko margoen aukeraketa batekin bukatzen dira. 2005ean ekin zion Georg Baselitzek ziklo horri, "Heroiak" eta "Tipo Berriak" bildumak barne hartuko zituenari, 2007an eta 2008an, hurrenez hurren.