Guggenheim Bilbao Museoak "Let's Go to the Movies" programaren saioekin jarraituko du 2016an

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: martes, 26 enero 2016 13:05

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Guggenheim Bilbao Museoak "Let's Go to the Movies" programaren saioekin jarraituko du aurten, eta asteazken honetan, urtarrilaren 27an, beste saio bat izango da, museo bilbotarreko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Ekimena British Council erakundearekin lankidetzan antolatzen da eta ingelesa modu erlaxatuan lantzea du helburu. Hori dela eta, jatorrizko bertsioan -ingelesez- ematen dira bideoen, film laburren, animaziozko dokumentalen eta arte dokumentalen zatiak. Bideoen ondoren, British Councileko irakasleek gidatu eta sustatuko dute parte hartzaileen arteko elkarrizketa animatua.

   Museoko Zero Espazio gunean izango da ekimena, arratsaldeko 18:15etik 19:30era. Sarrerak salgai daude museoko txarteldegian: doakoak dira Museoaren Lagunentzat zein British Councileko ikasleentzat, eta publiko

orokorrarentzat 3 euro izango dira.