Guggenheim Bilbao Museoaren Artea Ikasbide programan 3.000 eskola umek parte hartu dute 1998an hasi zenetik

Arte Ikasbide programako parte hartzaileak
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: lunes, 12 junio 2017 17:10

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoaren 20. urteurrenarekin batera, Artea Ikasbide programak ere 20 urte bete ditu, eta urte horietan zehar 6 eta 12 urte arteko 3.000 eskola umek parte hartu dute eta haurren, artisten, irakasleen eta museoko hezitzaileen arteko "topaketa emankorrak" gertatu dira.

Programaren erakusketa BBKren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatu da hasieratik. Aurten ekainaren 13tik irailaren 17ra izango da ikusgai museoaren Hezkuntza gunean, eta 113 ikaslek egindako lanak erakutsiko ditu.

"Brotxarekin margotu dudan lehen aldia izan da, kola barra erabili dut, rodillo bat potean sartu, den dena dibertigarria izan da. Nik peana bat egin dut eta adar eta makil asko margotu ditut. Museora bueltatu nahi dut berriro", adierazi du Donostiako Altza eskola neskato batek, programan parte hartu ondoren.

"Nire izena Gift da eta pantaila bat egin dut, barruan ilargi erdi bat duena. Zergatik ilargi bat? Bada, handitan zientzialaria izango naizelako eta ilargia aztertuko dudalako. Eta zergatik pantaila? Teknologia gustatzen zaidalako. Hondoa morearen nahasketa bat da eta pantaila urdin argia da, eta, ilargia, berdea", azaldu dui Bilboko Tomas Camacho eskolako neskato batek.

Iñaki Gracenea, Naia del Castillo, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea, Jorge Rubio eta Ixone Sábada artistek, Guggenheim Bilbao Museoko hezitzaileek eta EAEko sei ikastetxetako irakasleek elkarlanean taxutu dituzten artelan hauek sortzeko bide eman duten tailerrak.