Gurutze Gorriak ia 8.000 osasun laguntza egin ditu aurtengo udan Gipuzkoako hondartzetan

Kontxa, Donostian
Europa Press
Actualizado: martes, 30 septiembre 2014 13:24

DONOSTIA, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Gurutze Gorriak Gipuzkoako hondartzetan eskaintzen duen sorospen zerbitzua amaitzen da gaur, irailaren 30ean, eta 2013rekin alderatuz, osasun laguntzen kopurua murriztu egin da, iazko 9.762tik aurtengo 7.927ra jaitsi baitira osasun laguntzak.

Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, uztailean eta abuztuan egin zuen eguraldi txarrak eta marmoka ziztaden ezak eragina izan du batez ere osasun laguntzen murrizketa. Aurten, denboraldi osoan zazpi marmoka ziztada besterik ez dira artatu, 2013an 3.222 izan ziren bitartean.

Artatu diren osasun laguntza gehienak zauri eta mozketak izan dira (3.361, aurreko urtean baino 633 gehiago), eta jarraian xabiroi ziztadak (1.432). Guztira 144 erreskate egon dira eta 206 pertsona eraman dira osasun zentroetara. Halaber, 263 pertsona galdu dira Gipuzkoako hondartzetan.

Giza arreten barne, mugikortasun murriztua eta ezintasunaren bat duten pertsonentzako lagundutako 491 bainuak eskaini dira. Zerbitzu honek, aulki anfibio baten bidez, zailtasuna daukatenei hondartzara jaisten laguntzeko eta itsasoan bainatzeko aukera eskaintzen die. Guztira, 117 pertsonek makulu anfibioak erabili dituzte.