Gurutzetako Ospitaleak behatz bat eskuan jartzeko Euskadin egindako lehen ebakuntza aurkeztuko du asteartean

Gurutzetako Ospitalea
Europa Press
Actualizado: lunes, 11 marzo 2013 18:52

BILBO, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak behatz bat eskuan jartzeko egindako operazioa aurkeztuko du astearte honetan, martxoaren 12an, gpoizeko 11:30ean. Euskal osasun sistema publikoan lehen aldiz egin da mota honetako ebakuntza.

Kirurgia Plastiko eta Anestesia Bizkortzeko zerbitzuetako hainbat profesionalek osatutako talde mediko batek egin dio transplantea hamar hilabete lehenago etxeko istripu batean eskuineko eskuko lau atzamar era traumatikoan galdu zituen paziente bati.

Helburu kirurgikoa zen pazienteak, gutxienez, bi atzamar izatea eskuan, "pintza bidigitala" lortu ahal izateko, funtzio hori funtsezkoa baita eguneroko jardueretan, hala nola arkatz bat jasotzeko, zapataren lokarriak lotzeko, edalontzi bat hartzeko edo botila bati tapoia kentzeko.