Gutun Zuria Letren Jaialdiak 4.000tik gora lagun bildu ditu AlhondigaBilbao zentroan

Salman Rushdie-k Guggenheim Bilbao Museoa bisitatu zuen Gutun Zuria Letren Jaial
Europa Press
Actualizado: lunes, 11 abril 2011 19:19

BILBO, 11 Abr. (EUROPA PRESS) -

AlhondigaBilbao zentroan ospaturiko Gutun Zuria Letren Jaialdiak "arrakasta handiarekin" itxi du laugarren edizioa, 4.000tik gora pertsonek hartu baitute parte jaialdiaren jardueretan (hitzaldiak, kontzertuak eta abar).

Horrela, apirilaren 7tik 10era bitartean ospatu den jaialdia "erreferente" bihurtu dela adierazi dute antolatzaileek, "bai toki mailan zein nazioartean". Salman Rushdie eta Slovaj Zizek idazleak izan ziren jaialdia inauguratzeko arduradunak.

Gainera, lehenengo aldiz, literatura gonbidatua izan du, eta aurten literatura errusiarra izan da. Programarekin, jaialdiak, nazioartean ospetsuak diren idazleez gain, literatura joera berriak sortzen ari diren egile berriak ere aurkeztu ditu. Hori horrela, hainbat belaunalditako idazleen parte-hartzeari esker, Errusiako literaturaren aniztasuna islatu da.