Gutxienez bost hildako eta 16 zauritu izan dira Kandahar probintzian (Afganistan) izandako eraso suizida batean

Actualizado: martes, 3 enero 2012 13:16

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gutxienez bost pertsona hil dira eta beste 16 zaurituta daude Afganistango hegoaldean dagoen Kandahar probintziako Poliziaren kontrol-gune batetik hurbil gertaturiko eraso suizida baten ondorioz, Bajtar berri-agentzia afganiarrak jakinarazi duenez.

Agenteak suizida miatzen ari zirenean gertatu da leherketa, Urdo Bazaaretik hurbil dagoen kontrol-gune batetik hurbil. Kandahareko gobernadorearen prentsa-bulegoaren arabera, hildakoak polizia bat eta lau haur dira, eta zaurituen artean beste hiru polizia eta zenbait ume daude, besteak beste.

Bestalde, Segurtasunaren Laguntzarako Nazioarteko Indarreko soldadu bat hil zen astelehenean errepideko bonba batek Afganistango hegoaldean eztanda egitean, NATO erakundearen misioak astearte honetan jakinarazi duenez. Hala ere, ez du hildakoaren nazionalitatea zehaztu, ezta gertaera izan den toki zehatza ere.