Gutxienez hamar hildako eta 14 zauritu izan dira autobus batek Shanghain izandako istripuan

Actualizado: jueves, 15 septiembre 2011 13:30

PEKIN, 15 Sep. (EUROPA PRESS) -

Gutxienez hamar pertsona hil dira eta beste 14 zaurituta daude Shanghaitik zihoan autobus bat errepidean iraultzean, tokiko Gobernuak gaur jakinarazi duenez.

Istripua atzo iluntzeko 20:45ean gertatu zen (arratsaldeko 14:45 Euskal Herrian), autobusa Pudong barrutiko Longdong Etorbidean irauli zenean, barruan 24 lagun zihoazela.

Ezbeharrean izan diren biktima guztietatik, zazpi berehala hil ziren, eta beste hiru ospitalean. Poliziak eta suhiltzaileek zaurituak atera behar izan zituzten autobusaren barrutik.

Autobusak Inventec Corporation enpresarentzat egiten zuen lan, eta horregatik, agintariek uste dute biktima gehienak konpainia horretako langileak direla, Xinhua berri-agentziak jakinarazi duenez.