Gutxienez hamar hildako izan dira Marrakexen gas bonbonek eragindako leherketa batean

Actualizado: jueves, 28 abril 2011 16:31

RABAT, 28 Abr. (Reuters/EP) -

Gutxienez hamar pertsona hil dira Marrakex hiriko (Maroko) Jamaa Lafna plazan kokaturiko kafetegi batean gertatu den leherketa baten ondorioz. Gas bonbona batzuek eragin dute eztanda, iturri ofizial marokoarrek jakinarazi dutenez.

"Gutxienez hamar pertsona hil dira, haien tartean kafetegiko bezeroak eta langileak", adierazi dute anonimatuan jarraitu nahi izan duten iturri ofizialek.

Bestalde, MAP estatuko berri-agentziak adierazi du 'Argana' kafetegian gertatu den leherketak "hainbat hildako eta zauritu" utzi dituela eta ikerketa bat hasi dela "eztandaren zergatiak argitzeko".