Guztira 5.500 lagun baino gehiago aritu dira Leioako izotz-pistan

Actualizado: martes, 11 enero 2011 14:01

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Leioako (Bizkaia) Errekalde plazan kokatuta egon den izotz-pistak hainbat bisita jaso ditu Gabonetako oporretan, eta guztira 5.519 lagun izan dira bertaratu direnak, orduro 31 lagun batez beste, hain zuzen ere.

Ekintza hau Leioako Merkatarien Elkartearen eta Udalaren arteko akordioari esker sortu zen, herriko merkataritza sustatzeko asmoz eta bide batez leioaztarrei aisialdirako aukera berri bat emateko. Sarrera bi eurokoa izan zen baina Leioako dendetan erosten zutenentzat doakoa zen.

Bere arduradunek adierazi dutenez, datuen arabera, "ekintza arrakastatsua izan da", eta hori dela eta, antolatzaileek adierazi duten bezala, hurrengo Gabonetan ere ekintza bera eskaintzearen aukera zabalik dago.

Ia 300 metro koadroko pista honek ordutegia berezia izan du Gabonetako egun guztietan herritar guztiek gozatu ahal izateko. Hau dela eta, abenduaren 23an ireki eta atzo bertan itxi zen arte, 175 ordu izan da zabalik.