Guztira Bilboko sei kalek ur mozketak jasango dituzte astearte honetan

Actualizado: lunes, 8 agosto 2011 13:12


BILBO, 8 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak astearte honetan hiriko sei kaletan ura moztuko dela iragarri du. Gehiago zehaztuz, uraren mozketak Francisco Macía, Deustuko Zubia, Hermanos Aguirre, Botica Vieja Erribera eta Iturribide kaleak izango dira mozketa horiek jasango dituzten kaleak.

Arratsaldeko lauak eta zortziak bitartean zenbaki bikoitidun atarietan moztuko da ura, Francisco Macia kaleko 2tik 8ra arteko atarietan hain zuzen. Deustuko Zubiaren kalean, zenbaki bakoitidunetan emango da mozketa, 1etik hasi eta 13ra arteko atarietan. Gainera, Hermanos Aguirre kalean 1 eta 2 zenbakie bakarrik eragingo die mozketak, Botica Vija Erriberan ere zenbaki horiek dituzten atariak izango dira ur mozketa jasango dutenak.

Ur mozketa honen arrazoia, uraren hartune berrien lotura obrak burutu behar dituztela da. Modu horretan, astearte honetako seiak eta zortziak artean, Fika kaleko 1tik 31ra arteko zenbaki bakoitiei eragingo dio, baita Iturribideko 46 zenbakiari ere. Kasu horretan, uraren mozketa ixteko giltzaren konponketa dela eta emango da.