HABEk A1erako eta A2rako "Bagoaz!" ikasmateriala argitaratu du

Amaia eta Josu, bideoen protagonistak
Foto: HABE
Actualizado: miércoles, 18 febrero 2015 13:42
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   HABEk ikasmaterial berria sortu du "Bagoaz!" izenburupean, euskara ikasle hasiberriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzenduta. Entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak biltzen ditu ikasmaterial berriak, eta Ikasbil (www.ikasbil.eus) atarian argitaratuko ditu HABEk.

   Guztira, 100 ikus-entzunezko testu dira: 50 audio eta 50 bideo (azpitituluekin eta azpititulurik gabe) eta dagoeneko hiru audio eta hiru bideo daude eskura Ikasbil atarian, HABEko iturriek jakinarazi dutenez.

   Horrez gain, audio eta bideo bakoitza oinarri hartuta, hainbat ariketaz osatutako sekuentzia didaktiko bana sortu da, bai taldean -irakaslearen gidaritzapean ikasgelan lantzeko-, bai bakarka, nork bere kontura on line egiteko.

   "Bagoaz!" materialean pertsonaia nagusiak Josu eta Amaia dira, ikasleak eta etxeko lagunak. Ikasleak beren eguneroko bizitzako gorabeheren berri izango du atalez atal: pasadizo hurbil, atsegin eta askotan umoretsuak biziko dituzte elkarrekin.

   Bideo eta audioak Donostiako Zinea Sortzen ekoiztetxeak egin ditu, Ritxi Lizartzaren gidoietan oinarriturik. Bi aktore nagusiak Oihana Maritorena (Amaia) eta Asier Oruesagasti (Josu) dira. Bideoak Alex Ezkurdia zinemagilearen gidaritzapean grabatu dira, eta bideo nahiz audioetan entzuten den musika, berriz, Pascal Gaignerena da.