Halloween Metal Fest jaialdia ospatuko da Bermeoko Kafe Antzokian larunbat honetan

Jaialdiaren kartela
Foto: BERMEOKO UDALA
Actualizado: viernes, 31 octubre 2014 13:16
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

   Halloween Metal Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da Bermeoko (Bizkai) Kafe Antzokian larunbat honetan, azaroaren 1ean. Vita Imana talde madrildarra izango da aurten jaialdiaren izar nagusia, eta horrekin batera, Crisix, Dawn of the Maya eta Sealed Room arituko dira. Mozorrotuta joanez gero sari potoloak irabazteko aukera egongo da 20:00etan hasiko den jaialdian.

   Bermeoko Spookypheria Productions kultur elkarteak zazpigarren urtez antolatu du Halloween Metal Fest jaialdia, Bermeoko Udaleko GIZ zerbitzuaren laguntzarekin. Jaialdian herritarren parte hartzea gero eta handiagoa izaten da urtetik urtera.

   Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, Halloween Metal Fest jaialdiaren sarrera zazpi eurokoa izango da aurretiaz erosita eta hamar eurokoa leihatilan erosiz gero. Salmenta tokiak Bermeoko Kafe Antzokia, Luma liburudenda, Zarata rock denda, Gernikako Ospa taberna eta Bilboko Arise taberna dira.