Hamar langile eta gehiagoko enpresa berritzaileak %37,6 ziren 2013an EAEn

Actualizado: jueves, 19 febrero 2015 11:17
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Hamar langile eta gehiagoko enpresa berritzaileen portzentajea %37,6 izan zen 2013. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta eskualde gipuzkoarrak nabarmendu ziren, Eustaten datuen arabera.

   Horrela, Gipuzkoako zazpi eskualdeetatik bostetan, hamar langile eta gehiagoko enpresa berritzaileen portzentajea %40ren gainetik zegoen: Debagoiena %46,8, Goierri %43,6, Tolosa %42,3, Donostialdea %40,8 eta Debabarrena %40,2.

   Halaber, Kantauri Arabarreko hamar langile eta gehiagoko enpresen %39,3 berritzaileak ziren 2013an, eta Bizkaian, Durangaldea zen aurrena (%40,3), eta ondoren Enkarterriak (%38,9) eta Plentzia-Mungia (%38,1).

   Aitzitik, enpresa berritzaileen portzentajerik txikienak, Arabako Errioxa (%28,2), Arratia-Nerbioi (%34,9) Bizkaian, eta Bidasoa Beherea (%35,5) Gipuzkoan izan ziren. Hiriburuei dagokienez, Donostia zen aurrena, nabarmen (%42,6), eta jarraian Gasteiz (%35,4) eta Bilbo (%34,5).