Haragiaren industriako langileentzako ikastaroa egin duten 13 ikasleetatik bederatzik lanpostua lortu dute

Ikastaroaren amaiera ekitaldia
IREKIA
Actualizado: viernes, 6 marzo 2015 17:13

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Hazi Fundazioak eta Okelgintza-Urkaikok antolatutako haragiaren industriako langileentzako ikastaroa egin duten 13 ikasleetatik bederatzik lanpostua lortu dute.

Behi okelaren eskaeraren igoera dela eta, haragiaren sektoreak profesional kualifikatuak behar ditu, eta horregaitik antolatu da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek itxi duen ikastaroa.

Orozek azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak bertako produktua babesteko politika bultzatzen duenetik, elikagai hauen eskaera handitu da, eta horrek ekarri du sektoreak eta industriak egoera berriari erantzun beharra, jende berria sartuz.