Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria hil da

Hasier Etxeberria
EITB.EUS
Actualizado: miércoles, 29 marzo 2017 15:13

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Hasier Etxeberria idazle eta kazetari elgoibartarra hil da asteazken honetan, eritasun baten ondorioz, 59 urte zituela. ETBn kazetaritza, euskara, gastronomia, artea eta komunikazio uztartu zituen, besteak beste, eta 1999an "Sautrela" literatura saioa gidatzen hasi zen, joan den urtean gaixotasunak pantailatik aldendu zuen arte.

EiTBko iturriek jakinarazi dutenez, idazle gisa, narrazioak ("Ipuin ezberdinak eta erregalokoak", "Karramarroaren aztarnak" eta abar), eleberriak ("Arrainak ura baino", "Eulien bazka" eta abar) eta antzerkia ("Antso erregea") idatzi zituen, baita "Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan" liburua ere, non Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria eta Joseba Sarrionandia elkarrizketatu baitzituen.

Azken urteetan, sare sozialetan ere aritu zen. "Alua munduan" izeneko bloga sortu eta elikatu zuen, eta Zu Zeu euskal plataforma digitalaren sortzaileetakoa izan zen.