Hautatu dituzte Bilboko aratusteak iragartzeko kartel lehiaketako sei finalistak

Sei kartel finalistak
EP
Actualizado: viernes, 4 febrero 2011 14:56

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

"Leonella", "Txikiteros carnavaleros", "COMO niño con zapatos nuevos", "Buruz", "Txapela Marx" eta "Bajo la triste luz de una farola" kartelak dira Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak jakinarazi duenez. Sei lanen artean aukeratuko da martxoaren 4tik 8a arte ospatuko diren Bilboko aratusteetako irudi nagusia.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako zinegotzi eta epaimahaiaren buru Isabel Sanchez Roblesek, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko zinegotzi diren Itziar Urtasunek eta Goyo Zurrok, Konpartsetako kidea den Iñaki Astorekak, Rekalde Aretoaren zuzendari Alicia Fernandezek, Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkarteko presidente Luis Sastrek eta La Compañía agentziaren zuzendaria eta 2010eko Farolina izan zen Jose Lezarraga Petisok osatutako epai-mahaiak aukeratu ditu kartelak.

Aurten 136 kartel aukeztu dira lehiaketara, iaz baino %91 gehiago, 2010ean 71 parte-hartzaile bildu baitziren. Kartelen jatorriari dagokionez Madril, Asturias, Valentzia, Kantabria edo Galiziatik bidalitako lanak jaso dira. Hala ere, ohikoa denez, gehienak Bilbo, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoak izan dira. Irabazleak 2.000 euroko saria lortuko du.

Sei kartel finalistak Zabalgune eraikinean, Bilboko Udalaren web-orrian eta komunikabide laguntzaileetan jarriko dira ikusgai otsailaren 7tik eta 11ra bitartean. Epe horretan herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Botoak honela emango dira: zuzenean Zabalgune eraikinean bertan, Udalaren web-orriaren bidez (www.bilbao.net) eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez.

Aurtengo komunikabide laguntzaileak hurrengoak dira: '20 Minutos' eta 'Qué Nervión' doako egunkariak; SER Bilbao ('Hoy por Hoy Bilbao') irratia; ETB ('Euskadi Directo'), Canal Bizkaia ('En boca de todos'), Bizkaia TV, Tele 7 ('Objetivo Bizkaia') eta Telebilbao ('La Kapital') telebista kateak eta 'Deia' egunkaria bere webguneen bidez.

Herri-bozketa honen bidez puntuazioaren %75a erabakiko da (aipatutako sistema bakoitzari %25ra dagokio). Gainerako %25a epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da. Kartel irabazlea hilaren 15ean jakinaraziko da.