Hector Alterio eta Julieta Serrano Bilboko Arriagan izango dira gaurtik, "La sonrisa estrusca" antzezlanarekin

Julieta Serrano eta Hector Alterio dira protagonistak
ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: martes, 11 octubre 2011 16:41

BILBO, 11 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak Hector Alterio eta Julieta Serrano aktoreak protagonista dituen "La sonrisa etrusca" antzezlana eskainiko du gaurtik, urriaren 11tik, 15era bitartean. Jose Luis Sampedroren obra ezagunaren antzerki-moldaketa da obra, antzoki bilbotarreko ardradunek jakinarazi dutenez.

Jose Carlos Plaza da muntaiaren zuzendaria, eta aktoreak, Alterio eta Serranorekin batera, Nacho Castro, Olga Rodiíguez, Israel Frias, Carlos Martinez Abarca, Cristina Arranz eta Sonia Gomez Silva.

Arriaga Antzokiak antzerki-lanaren bost emanaldi eskainiko ditu. Lehenengo saioa, gaurkoa -urriaren 11koa-, pertsona itsuentzat egokituta egongo da; hala, pertsona horiek braillez idatzitako programak izango dituzte, bai eta audio-deskribapeneko sistema bat ere, emanaldiaz xehetasun guztiekin gozatu ahal izateko.

Jose Luis Sampedro ekonomialari eta idazleak 1985ean argitaratu zuen "La sonrisa etrusca" arrakastatsua, eta orain, Juan Pablo Herasek antzerkirako eginiko moldaketa iritsi da. Muntaia antzerkiaren munduko gizon garrantzitsuenetako batek zuzendu du, Jose Carlos Plazak, eta bere esanetan, obra hau "goxotasuneranzko bidea da, testu ase, alai, barre eragile eta irrifartsua".