Hector Alteriok eta Lola Herrerak "En el estanque dorado" taularatuko dute aste honetan Bilboko Arriaga Antzokian

Lola Herrera eta Hector Alterio
Foto: DANIEL DICENTA HERRERA/ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: martes, 21 enero 2014 16:57

BILBO, 20 (EUROPA PRESS) -

   Hector Alterio eta Lola Herrera aktore ospetsuek Ernest Thompsonen "En el estanque dorado" izenburuko obra protagonizatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian astearte honetatik, urtarrilaren 21etik, larunbatera arte, urtarrilaren 25era arte, arratsaldeko 20:00etan hasiko diren emanaldieta.

   Emilio Hernandezek egindako bertsioa iritsiko da antzoki bilbotarrera, Magüi Miraren zuzendaritzarekin. Herrera eta Alteriorekin batera, Luz Valdenebrok, Camilo Rodriguezek eta Mariano Estudillo euskal aktore gazteek osatzen dute zahartzaroari eta bizitzari buruzko obra bikain honetako aktore zerrenda, Arriagako iturriek jakinarazi dutenez.

   "Adina. Beldurra. Maitasuna. Bakardadea. Barrea. Heriotzaren aurkako borroka familia baten barruan. Itxaropen uharte bat suntsiketa arriskuaren aurrean: naturarena, familiarena, bikotearena, bizitzarena. Gogoeta baliotsu bat harreman positiboak lortzearen zailtasunari buruz. Edozein adinetan. Edozein unetan.Gozatzea posible da denboraren gupidagabeko erasoa gorabehera" dio obra honetaz bere zuzendari Magüi Mirak.

   Pentación produkzio-etxearen eskutik helduko obra Bilbora. 30 hizkuntzatara itzulia eta 40 herrialde baino gehiagotan ekoitzia, "En el estanque dorado" antzezlana antzerki garaikidearen klasikotzat jotzen dute. Miraren hitzetan, "Lola Herrera eta Hector Alteriorekin emozioa ziurtatuta dago. Malkoak eta barreak. Espainiako antzokietako taula gainetan lehen aldiz elkarrekin ikusiko ditugun bi aktore handiren edertasun ukaezina. Plazer bat da niretzat. Eta zuentzat".

   Valladoliden jaioa, Lola Herrerak 40 urtetik gorako ibilbidea du. Bere erregistro zabalak bidea eman dio era guztietako generoak eta rol mitikoak interpretatzeko, hala nola "Cinco horas con Mario". Hector Alterio ere eszenaren aktore ospetsua da, sari ugari irabazi dituena eta interpretazio ahaztezinak egin dituena zineman ("El hijo de la novia", "Kamchatka" o "Don Juan de los infiernos) eta antzerkian.