Hegazkin militar batek biktimarik gabeko istripua izan du San Javier aireportuan (Murtzia)

Actualizado: lunes, 20 junio 2011 15:32

MURTZIA, 20 Jun. (EUROPA PRESS) -

Espainiako Aireportuak eta Aire Nabigazioa (AENA) sozietateak Murtzia-San Javier aireportua itxi du gaur goizean behin-behinean, hegazkin militar batek izandako istripu baten ondorioz. Istripuan ez da biktimarik izan.

Gertaera goizeko 10:30ak aldera izan da, eta AENAk ordu eta erdi inguru itxi du aireportua. Hiru hegaldi El Altet aireportura (Alacant) eraman behar izan dituzte: bat Madriletik zetorren eta beste biak Manchester eta Leeds hiri ingelesetatik, AENAko iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, Madrildik irtendako hegaldia Alacanten lurreratu da eta bidiariak garraio publikoz eraman dituzte Murtziara; Ingalaterratik irtendako bi hegaldiek Alacanten egin dute geldialdia eta Murtziara joan dira aireportua ireki dutenean.