Hego Euskal Herriko hiritarren %78k uste du ETA lehenago armagabetu behar zela

ETAren zuloetako bat armagabetzearen egunean
Europa Press
Actualizado: lunes, 5 junio 2017 14:42

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako hiritarren %78k iritzi dio ETAk lehenago utzi behar zituela armak eta %9k, aldiz, aukeratutako unea egokia izan dela, EiTB Focus ikerketaren datuen arabera.

Gizaker inkesta etxeak hainbat gairen inguruan galdetu die Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 2.350 pertsonari, besteak beste, udal eta foru hauteskundeei begira duten boto asmoari eta ETAren armagabetzeari buruz.

Halaber, itaundutakoen %87,6k uste du ETAk behin betiko desagertu behar duela eta %1,7ek ez duela desagertu behar. Gainera, inkesta erantzun dutenen %77rentzat, Espainiako Gobernuak ETAko presoak euskal espetxeetara hurbildu behar ditu, %10,4k ezetz uste duen bitartean.

Indarkeriaren aroa behin betiko ixteko, ETA desegitea, biktimei egindako kaltea aitortzea eta presoak Euskal Herrira hurbiltzea aipatu dituzte herritarrek lehentasun gisa, hurrenkera horretan.