Helduen euskalduntzearen oinarrizko curriculum berria aurkeztuko dute ostegunean

Actualizado: miércoles, 22 julio 2015 16:22

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

   Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Joseba Erkizia HABEko zuzendariak Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculum berria aurkeztuko dute ostegun honetan, uztailaren 23an, Donostiako HABEren egoitzan, 10:00etan.

   Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, curriculum berriak, Europako hizkuntza markoaren sei mailak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) definituko ditu lehen aldiz euskaraz. Gainera, datorren kurtsotik aurrera egongo diren beste zenbait berritasun ere aurkeztuko dira.