Heriotzak %3,6 gutxitu ziren EAEn 2014ko hirugarren hiruhilekoan

Actualizado: miércoles, 18 marzo 2015 13:17

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.351 lagun hil ziren 2014ko hirugarren hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %3,6 gutxiago. Hildako guztietatik 2.133, emakumeak ziren (%49), eta 2.218, gizonak (%51). Araban 538 lagun hil ziren, Bizkaian 2.403 eta Gipuzkoan 1.410, Eustaten datuen arabera.

   Hildakoen %21ek 70 urte baino gutxiago zeuzkan, %18k 70-79 bitartean eta %39k 80-89 bitartean. Halaber, hildakoen %22k -900 pertsona pasatxok- 90 urte pasa zuen.

   Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren, 1.485 heriotzarekin (%34,1). Bigarren heriotza kausa zirkulazio aparatuko gaixotasunak izan ziren, 1.057 heriotza eraginda (%24,3), eta hirugarren, arnas eritasunak, 341 heriotza eragin baitzituzten hiru hileotan (%7,8).

   Tumoreak (%27,4) aurreneko aldiz izan ziren arnas gaixotasunen aurretik (%26,3) emakumeen artean, eta gizonen artean tumoreak aurrena (%40,6) izan ziren, eta zirkulazio aparatuko gaixotasunak bigarren (%22,4). Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza kausa izan ziren bi sexuetan.

   Bestalde, 2014ko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 13, urtebetetik beherako haurrak izan ziren: zazpi mutiko eta sei neskato. Halaber, jaiotzak heriotzak baino 589 gehiago izan ziren, eta beraz, EAEko hazkunde begetatiboak joera positiboa izan zuen. Hiru herrialdeetan gehitu ziren hazkunde begatiboak: Arabak 309 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 84 eta Gipuzkoak 196.