Herri Norte taldeak Euskal Herria-Irlanda jardunaldiak antolatu ditu Bilbon, Athletic-Celtic partida dela eta

Actualizado: lunes, 21 marzo 2011 19:20

BILBO, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

Herri Norte taldeak Athletic eta Glasgowko Celtics taldeek datorren larunbatean jokatuko duten partida aprobetxatu du ostegunetik larunbatera Euskal Herria-Irlanda jardunaldiak antolatzeko Bilbon.

Horrela, talde zurigorriko zaleen taldeko iturriek jakinarazi dutenez, ostegunean, 19:00etan, "Bi nazio, bi gatazka, konponbide bakarra" hitzaldia eta bideo-emanaldia izango dira, Zazpi Kaleetako La Bolsa aretoan, Sinn Fein-eko kide batekin. Ostiralean, gaueko 21:00etatik aurrera, jai irlandarra izango da Itzubaltzeta gaztetxean, Deiedra taldearekin eta Dj Carax-ekin.

Larunbatean, partidaren egunean, goizetik hasiko dira ekitaldiak. Horrela, 11:00etan, 75. eta 30. urteurrenetan, nazioarteko brigadei eta "hunger strike"-ko parte hartzaileei omenaldia (kontzertuak, horma-irudia, albokariak) eskainiko zaie Basurtuko txokoan.

Arratsaldeko 14:30etan alboka-poteo bat izango da Zazpi Kaleetako La Marina tabernatik hasita, eta 17:30etan, "Europako nazioak elkarren eskutik" goiburuko kalejira hasiko da Santiago plaza, 'Partida bat baino gehiago' ekimenak antolaturik.