Herrizaingoak alerta laranja mantentzen du muturreko tenperaturengatik eta alerta horia galerna arriskuagatik

Actualizado: lunes, 27 junio 2011 14:16

BILBO, 27 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Arreta eta Metereologiako zuzendaritzak, muturreko tenperaturengatik alerta laranja eta galerna arriskuengatik alerta horia iragarri ditu gaurko Herrizaingo Sailak jakinarazi duenaren arabera.

Galerna arriskuaren aurrean, eta eragin ditzakeen ondorio txarrak sahiestu eta gutxitzeko helburuarekin, Larrialdietako Arreta eta Metereologiako zuzendaritzak, hondartzan zein kanpin batean egonik, ebakuazio posibilitatearen aurrean adi egotea gomendatzen du. Gainera, urrun dauden hondartzetan bainurik ez hartzea gomendatzen da, gutxi ezagutzen direnetan edo eta zaintza eta zerbitzurik ez daudenetan, hain zuzen ere.

Halaber, olatu handiko uretan bainua hartzea saihestu beharra dago eta olatuak apurtzen diren lekuetatik urruntzea gomendatzen da (haitzak, moilak, kai-muturrak...). Gainera, urpean igeri egitera ez joatea gomendatzen da, eta itsasoarekin zerikusi duten beste kirol edo ekintza guztiekin berdin. Beste saihespen neurri bat itsasontziak erabiltzea saihestea da eta baita horien amarra-sokak berrikustea ere.

LARRIALDIA

Larrialdi kasuetan hartzeko neurrien artean, ebakuazioa modu lasai eta ordenatu batean egitea dago, ebakuazio abisuak hondartzatik edo kostatik lasai irteteko tartearekin egiten baitituzte, sasoiz. Larrialdi kasuetan familia eta ondasunak bildu eta hondartza edo itsasaldetik urruntzea da hartu beharreko neurria, eta itsasora eroriz gero olatuak puskatzen diren lekutik urrundu, laguntza eskatu eta itxaron egin behar da. Olatuek arrastaka eramatearen kasuan, ez da korrontearen aurka igeri egin behar eta larrialdi kasuan 112ra deitu beharra dago.