Hezkuntzaren aldeko Ekintzen Nazioarteko Asteak neskatoen eta emakumeen eskubideak izango ditu hizpide

Actualizado: lunes, 11 abril 2011 14:12

GASTEIZ, 11 Abr. (EUROPA PRESS) -

Hezkuntzaren aldeko Ekintzen Nazioarteko Asteak neskatoen eta emakundeek eskubideak izango ditu gai nagusitzat aurten. Hezkuntzaren aldeko Nazioarteko Kanpainaren barnean kokatzen da egitasmoa, eta 150 herrialde baino gehiagotan martxan dago, mobilizazio soziala sustatzeko asmoz.

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak eta Marta Ares Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak aurkeztuko dute bihar ekimena Emakunderen egoitzan, Gasteizen.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), gobernuz kanpoko erakundeek osatutako kolektibo batek sustatzen du kanpainia: ALBOAN, Ayuda en Acción - Ekintzaz Lagundu, Mugarik Gabeko Hezkuntza, Egoaizia, Elkarhezitzen, Intered eta Jolas eta Ekin partzuergoa (SERSO Euskalherria, Tierra de Hombres eta Save the Childen).

Urte honetako Hezkuntzaren aldeko Ekintzen Nazioarteko Astea "Hezkuntza ez da ipuin bat. Emakume eta nesken eskubideen alde" goiburupean egingo da. Milioika pertsona mobilizatuko dira mundu mailan agintari politikoei miloika emakume eta neskek hezkuntza jasotzeko dituzten zailtasunak gogorarazteko eta, modu berean, eskubide honen alde egin dituzten hitzak bete ditzaten eta 2015ean denontzako hezkuntzaren eskubidea bermatzeko helburua errealitate bilakatzeko beharrezkoak diren baliabideak banatzeko eskatzeko.

Emakundetik adierazi dutenez, emakumeek eta neskatoek arazo gehiago dituzte hezkuntza jaso ahal izateko, hala nola eskolaraino egin behar duten distantzia, higiene zerbitzu falta, ezkontza eta haurdunaldi goiztiarrak edo senide gaixoen zainketa lanak. 69 milioi haur eskolaratu gabe jarraitzen dute (%54 neskatoak dira) eta, horrela jarraituz gero, 2015ean 56 milioik hezkuntza jasotzeko aukerarik gabe izango dira.

759 milioi pertsona helduk munduan ez dakite nola irakurri edo idatzi, hauetatik bi heren emakumeak direlarik. Ezer aldatzen ez bada, 2015ean 710 milioi pertsona heldu egongo dira munduan gaitasun hauek eskuratu gabe. Munduko herrialde guztien %37ak soilik lortu du mutil eta nesken arteko berdintasuna bigarren mailako hezkuntzan.

Nesken hezkuntzarako eskubidea bermatzen denean, onura handiak lortzen dira, bai arlo ekonomikoan eta baita demokraziaren sendotzerako eta familien osasunerako ere", azaldu dute.

Hezkntzaren aldeko Ekintzen Nazioarteko Asteak zera proposatzen du aurten: emakume eta nesken esperientzia eta testigantzetatik abiatuz, ipuinak idatziko dira eta gero ekitaldi ezberdinetan aurkeztuko dira. Helburua, hezkuntza ez dela ipuin bat eta emakume eta nesken eskubideak aldarrikatzea da.