Hiru atxilotu izan dira Deban, enpresa batean lapurtzeagatik

Actualizado: miércoles, 22 octubre 2014 18:10

DONOSTIA, 22 Oct. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek hiru gizon atxilotu zituzten asteartean Debako (Gipuzkoa) enpresa abandonatu batean lapurtzen saiatzea egotzita, instalazioen barruan harrapatu ondoren. Ertzainak ikustean, leiho batetik egin zuten ihes, baina atxilotu egin zituzten handik gutxira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Debako enpresa batean lapurtzen saiatu ziren astearte arratsaldean, 14:00etan. Herritar batek Ertzaintzari jakinarazi zion jarduerarik ez duen enpresaren instalazioen barruan ustez lapurtzen ari zirela.

Ertzaintzako patruila bat bertaratu zen eta barruan gizonezko bat garabi bat manipulatzen ari zela ikusi zuen. Ertzainek ate nagusiko kristala harri batekin hautsita zegoela ere egiaztatu zuten. Barruan sartu ziren ertzainak eta hiru gizonezko aurkitu zituzten; agenteak ikustean, leiho batetik jauzi eginda ihes egin zuten, baina handik gutxira atxilotu zituzten instalazioetatik gertu dagoen erreka baten inguruan.

Identifikatu ostean, ertzainek atxilotu egin zituzten lapurreta delitu bat egotzita. Atxilotuak -19, 20 eta 21 urte dituzte- poliziaren bulegoetara eraman zituzten, dagozkion eginbideak egiteko, eta epailearengana eraman dituzte gaur.