Hiru emakume eta gizon bat atxilotu dituzte Asparrenen (Araba) tona eta erdi txatarra lapurtzeagatik

Actualizado: miércoles, 5 enero 2011 14:37

GASTEIZ, 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek hiru emakumezko eta gizonezko bat atxilotu zituzten atzo Asparrenen (Araba) 4.500 euroko balioa zuen tona eta erdi txatarra lapurtzeagatik aipatu herriko industrialdean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo goizeko 5:00ak aldera, Ertzaintzaren patruila bat Asparreneko industrialdera joan zen, furgoneta susmagarri bat zegoela jakinarazi baitzioten. Bertara heltzean, ertzainek lau pertsona aurkitu zituzten txatarra ugari kargatuta zuen Peugeot Boxer furgoneta baten ondoan.

Agenteek egiaztatu zuten susmagarriek zulo bat egin zutela enpresa bateko perimetroa ixten zuen ehun metaliko batean eta kanpoan zegoen edukiontzi batek zeukan materiala hartu zutela. Ondoren baieztatu zuten harturiko materiala altzairu herdoilgaitzeko 1.540 kilo txatarra zela eta 4.500 euro inguruko balioa zuela.

Atxilotuak 27 eta 32 urte bitarteko hiru emakumezko eta gizonezko bat dira, eta atzo arratsaldean eraman zituzten epailearengana. Atxilotuetako hiruk aurrekari poliziak dituzte.