Hiru gizon atxilotu dituzte Gernika, Bilbo eta Barakaldon, emakumeen aurkako indarkeriagatik

Actualizado: viernes, 25 enero 2013 12:58

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak 25, 32 eta 41 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu azken orduetan Bizkaian, emakumearen aurkako indarkeriako jazoerengatik. Atxiloketak Gernikan, Bilbon eta Barakaldon gertatu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lehen gertaera ostegun goizeko 9:45ean izan zen, Gernikan. Ertzaintzaren patruila batek ikusi zuen nola gizon batek emakume bat besotik helduta zuela, berarekin borrokatzen ari zela eta astindu egiten zuela, bere gogoaren kontra Uharte kalean aparkaturiko auto batean sartu nahirik.

Hori guztia ikusirik, ertzainak hurbildu eta erasotzailea galdekatu zuten; harek desafiatuz eta oldarkor erantzun zien, eta jarraian bikotekidea iraindu eta mahatxatu zuen. Hori dela eta, agenteek 25 urteko gizonezkoa atxilotu zuten genero indarkeriako ustezko delitu bat egotzita.

Halaber, ostiral honetan, goizaldeko 1:45ean, Bilboko Rekalde Zumarkaletik zihoan Ertzaintzaren patruila batek 32 urteko gizon bat atxilotu du genero indarkeriako ustezko delitua egotzita, kalean bikotekidea jo ondoren.

Azkenik, Ertzaintzaren agenteek 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Barakaldoko Zubieta kalean ostegun arratsaldean, 18:00ak aldera, bere bikotekide ohiarekiko duen urruntze agindua urratzeagatik.