Hiru milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak hiriguneetako irisgarritasun planetara

Actualizado: lunes, 27 julio 2015 13:57

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko diru laguntza bideratu ditu (2014an baino milioi erdi gehiago) hiriguneetan eta eraikinetan irisgarritasun planak egiteko deialdira. Diru laguntzen programa Birgaitzeko Renove Planaren barnean dago, eta Eusko Jaurlaritzak 2013-2016 aldirako Enplegua Sustatzeko Programan ezarritako sei ildo estrategikoetako bat da.

   Udalek, toki erakunde txikiek eta erabilera publikoko helburuak dituzten erakunde pribatuek izango dute laguntza horiek eskatzeko aukera, eta irisgarritasun planak eta haien eguneratzeak aurkeztu beharko dituzte horretarako.

   Hiriguneak, espazio publikoak eta eraikinak progresiboki egokitzeko helburua izan behar dute planok, baita hiri inguruan eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko obrak burutzea ere (pasabideak egitea, arrapala ez mekanikoak zein eskudelak ezartzea; txorkoen itxiturak; egokitutako komunak eta aldagelak; aparkalekuak desgaitasuna duten pertsonentzat).

   Joan den urtean, guztira, 81 laguntza eman ziren, 2.500.000 euro banatuz. Horietatik 20 erabilgarritasun publikoko Arabako erakunde pribatu eta udalerrientzako izan ziren, 34 Bizkaikoentzat eta 27 Gipuzkoakoentzat.