Historiaurreari buruzko haurrentzako tailer bat antolatu dute Santimamiñen datorren iganderako

Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 17:22

BILBO, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Historiaurreko mundu artistikoa ezagutarazteko haurrentzako tailer bat izango da datorren igandean, abuztuaren 3an, goizeko 11:30ean hasita, Santimamiñen, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

"Santimamiñen pintatzen" izenburupean, parte hartzaileek Santimamiñeko antzinako biztanleek zergatik margotzen zuten, margoek zer esan nahi duten eta zein teknika erabili zituzten jakingo dute. Horrez gain, kobazuloetako historiaurreko margoak erreferentziatzat hartuz, kolore, pigmentu, egitura eta erliebeak probatuko dituzte.

Tailerra 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta 90 minutu inguru iraungo du. Plaza mugatuak egongo dira eta, beraz, aurretiaz erreserbatu beharko da. Argibide gehiagorako eta erreserbetarako, 94 465 16 57 telefonora deitu edo santimamine@bizkaia.net posta elektronikora idatzi behar da.