Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Europako Proiektuaren amaiera ekitaldia ostiralean, Gasteizen

Amaiera ekitaldia Gasteizen
ELHUYAR
Actualizado: lunes, 16 julio 2018 12:04

GASTEIZ, 16 (EUROPA PRESS)

Elhuyarrek Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Europako Proiektuan parte hartu du, eta orain, egitasmoa amaitzear dagoela, amaiera ekitaldia egingo du, Gasteizen, datorren larunbatean, uztailaren 20an, Hizkuntza Gutxituen Hiztun Gazteen II. Topaketaren ondoren. Proiektuaren emaitzak aurkezteko baliatuko da amaiera ekitaldia.

Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Europako Proiektuaren eginkizuna da europar hizkuntza gutxituen iraunkortasuna mundu digitalean bermatzea. Horretarako, hiztunak ahalduntzea du xede, edukiak beren hizkuntza gutxituan sortzeko eta partekatzeko ezagutza eta trebetasunak garatuz.

Horrela, Elhuyarrek jakinarazi duenez, azken hiru urteetan hartu du parte proiektuan, eta bidelagun izan ditu Claudia Soria Irene Russo eta Valeria Quochi (Consiglio Nazionale delle Ricerche, Pisa, Italia), Davyth Hicks (European Language Equality Network, Frantzia), Anneli Sarhimaa eta Eleonore Kruse (Mainzeko Unibertsitatea, Alemania) eta Tuomo Salonen (Kareliar Hizkuntza Elkartea, Finlandia). Elhuyar ordezkatuz, Antton Gurrutxagak eta Klara Ceberiok parte hartu dute egitasmoan.

Goizeko egitaraua 09.30etik 12.45era izango da, eta hitzaldietan, ingelesez, "Zer da hizkuntzaren bizitasun digitala eta zergatik den garrantzizkoa? Nola neurtu/ebaluatu dezakegu?", "Nola hobetu eta sustatu dezakegu hizkuntza gutxituen bizitasun digitala?", "Ekin diezaiogun lanari: hiztunak trebatzea" eta "Politika garapena eta neurri praktikoak 'hizkuntzaren eten digitala' txikiagotzeko" gaiak landuko dira.

Arratsaldez, 15.00etatik 17.00etara, saio praktikoa egingo da, ingelesez, "Zure hizkuntzaren garapen digitala neurtu (ebaluatu), ekintzak planifikatu, trebetasun berriak eskuratu" izenburupean.