Hizkuntzen laborategiak EHUn ingelesa, frantsesa eta alemana ikasteko aukera erraztuko du

Hizkuntzen laborategia Gasteizko campusean
Foto: EHU
Actualizado: jueves, 19 enero 2012 14:25

GASTEIZ, 19 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arabako campuseko Autoikaskuntzarako Laborategi Multimedia unibertsitate-elkarte osoko erabilpenari irekiko zaio ostiral honetatik, urtarrilaren 20tik. Laborategi hau (1.51 lab.) Letren Fakultateko lehenengo solairuan kokatuta dago eta orain arte bere funtzionamendua soilik Filologiako ikasleei irekita zegoen, baina orain, bere zabaltzearekin, EHUk hizkuntzak ikasteko aukera errazten du unibertsitate barruan.

   Horrela, EHUko iturriek jakinarazi dutenez, laborategia ostiral guztietan irekiko da, urtarrilaren 20tik ekainaren 29ra arte, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara arte. Gainerako egunetan, laborategiaren erabilpena Filologiako ikasleentzat bakarrik izango da.

   Hizkuntzen laboratorio honek 28 postu eskaintzen ditu, ingelesa, frantsesa eta alemana ikasteko eta ikaskuntza maila guztiek eskainiko ditu, hasierako mailatik hobetze mailetara arte. Gainera, laborategia irekita dagoen bitartean, erabiltzaileek laguntza informatikoa, pedagogiko eta linguistikoa behar izanez gero, teknikari baten laguntza izateko aukera izango dute.

   Halaber, 20 minutuz posible izango da tutoretza presentzialak eta banakakoak izatea irakasle batekin ostiraletan hitzordua hartuta ordutegiaren barruan. Zerbitzuaren kudeaketa Nextlingo hizkuntzen prestakuntzako enpresak egingo du. Ikasturtearen zehar instalazioak erabiltzeko prezioa 30 eurokoa da eta 20 eurokoa maila proba egiteagatik behar izanez gero.

   Bestalde, laborategiaren erabilpenaz gain, beste aukerak eskainiko dira. Horrela, "Film Club" ekimenarekin, astero jatorrizko bertsioko filmak ikusi ahal izango dira, azpitituluak ingelesez, frantsesez edo alemanez jarriz; "Book Club" programarekin, jatorrizko hizkuntzan irakurritako nobela klasikoa, ingelesez, frantsesez edo alemanez irakurri eta beste irakurleekin iritziak trukatzeko aukera izango da, ahozko praktika bide nabar sustatuz.

   Horrez gain, hitzaldiak izango dira ingelesez, frantsesez eta alemanez, hizkuntza hauei loturiko gai ezberdinen inguruan, eta "Truke zerbitzua" delakoaren bitartez, bertokoen eta atzerriko ikasleen arteko trukeak erraztu eta sustatzeko plataforma bultzatuko da.