Hodei Egiluz Anberesen orain dela hamar hilabetez desagertuta dagoala gogoratzeko kontzentrazioa egingo da astezkenean

Actualizado: martes, 19 agosto 2014 11:29


19, BILBAO (EUROPA PRESS)

Datorren asteazkenean, abuztuak 20, kontzentrazino bat egingo da Anberesen, Hodei Egiluz desagertuta hamar hile daroazala gogoratzeko. Hori dela eta, hile honetan ez da Galdakaon ohiko kontzentrazioa egingo. Joan dan urriaren 19an, Anberesen desagertu zan gazte galdakoztarra.

Kontzentrazioa 20:00etan hasiko da eta bilaketan jarraitzeko mezua zabaltzera Galdakaotik joan dan ostiralean abiatu zan txirrindulari taldea bertan izango da. Kontzentrazioan Hodeiren gurasoak egongo dira, eta Stijn Vranken bertako poetaren eskutik gazte galdakoztarrari dedikatu dion poema jasoko dute.