"Hondarribian ondo pasa baina ez pasa" leloa duten kamiseten banaketa hasi da

Kamiseten ikurra
HONDARRIBIKO UDALA
Actualizado: domingo, 20 agosto 2017 14:57

DONOSTIA, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Hamahirugarren urtez, "Hondarribian ondo pasa baina ez pasa" leloa duten kamisetak banatzen hasi da Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzua, Hondarribiko Udalak adierazi duenez. Gazteen artean bizimodu eta ohitura osasuntsuak sustatzea helburu duen egitasmoak jantzi koloretsuak jarri ditu eskuragai 12 eta 25 urte bitarteko herritarrentzat.

Nork berea eska dezake Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuaren bulegoan, goizeko 9:00ak eta 13:30ak bitartean. Bestalde, eta gazteek eurek proposatuta, Instagram sare sozialean "Ondo Pasa 2017 Argazki Lehiaketa" jarri du martxan Prebentzio Sailak.

Parte hartzeko, "Hondarribian ondo pasa baina ez pasa" kamiseta
jantzita eta aurpegia estalita ageri diren argazkia partekatu beharko dute protagonistek, giro osasungarrian, betiere. Bi sail izango ditu lehiaketak: Hondarribian ateratako argazkiak, eta kanpoan
egindakoak. Xehetasunak zerbitzuaren sare sozialetan eta webgunean daude.