Human Bodies eta Prehistoric Tour erakusketak dira Ficobaren Aste Santurako proposamenak

Prehistoric Tour Zabalduko Dute Bihar Ficoban
FICOBA
Actualizado: viernes, 15 abril 2011 16:22

DONOSTIA, 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Irungo (Gipuzkoa) Ficoba erakustazokako pabiloietan oso gai desberdinetako bi erakusketa izango dira Aste Santuko opor-egunetan: Prehistoric Tour eta Human Bodies.

Bihartik apirilaren 25a arte, Prehistoric Tour irekiko da publikoarentzat. Erakusketa bi ataletan banatzen da. Lehendabizikoan bisitariak, besteak beste, tiranosaurio rex, velociraptor edo triceratops dinosaurioen tamaina naturaleko maketen bitartez hurbilduko dira dinosaurioen mundura.

Bigarrena Neandertal gizakiaren ingurukoa da eta abentura liluragarria proposatzen du familia osoarentzat, Neandertal gizakiei buruzko ikerketen emaitzak modu ludiko eta pedagokikoan aurkezten baitira.

Esan bezala, erakusketa apirilaren 16tik 25era egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara, ordutegi jarraian. Prezioa 6 euro da 3 eta 12 urte arteko haurrentzat, eta 9 euro helduentzat.

Bestalde, Human Bodies erakusketaren azken egunak hurbiltzen ari dira. Joan den urtarilean ireki zituen ateak eta apirilaren 24an itxiko ditu. Beraz, oraindik ikusi ez dutenek garaiz dabiltza erakusketa bisitatzeko. Erakusketaren bitartez giza gorputza eta bere funtzionamendua sakonki ezagutu ahal dira, hamar giza gorputz eta 100 bat organoren bidez, guztiak errealak plastinazio teknikaren bitartez tratatuak.

Erakusketa asteartetik igandera bisitatu ahalko da, goizez, 10:00etatik 14:00etara, eta arrratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Bisita ordu bat eta 15 minutuko audiogida batekin egiten denez, goizetan, beranduenez 13:00etan sartu ahal da erakusketan, eta bertan 14:30 arte egon ahal da, eta arratsaldean, 20:45 arte (sartzeko azken ordua, 20:00).