Huts Teatroa taldeak "Hozkailua" eramango du Bermeora urtarrilaren 26an

Huts Teatroren "Hozkailua"
BERMEOKO UDALA
Actualizado: martes, 16 enero 2018 13:01

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Huts Teatroa antzerki konpainiak "Hozkailua" izenburuko antzezlana taularatuko du urtarrilaren 26an Bermeoko Nestor Basterretxea kultur aretoan (Bizkaia), iluntzeko 21:00etan, Bermeoko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Antzezlanean, Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londresetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate, zin egin baitzioten bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten, ordea.

Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da "Hozkailua". Ander Lipusek eta Patricia Urrutiak antzezten dute, Manex Fuchsen zuzendaritzapean. Unai Iturriaga da testuaren egilea.

Antzezlana ikusteko sarrerak sei euro balio du eta Bermeoko Gizarte eta Kultur Etxean, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean erosi daiteke. 29 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorako helduek, langabeek eta ezinduek %25eko deskontua dute leihatilan.