Ia 1.200 kartel aurkeztu dira Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko lehiaketara

Bobby McFerrin da aurtengo edizioan izango den artistetako bat
Foto: HEINEKEN JAZZALDIA
Actualizado: viernes, 21 febrero 2014 13:35

DONOSTIA, 21 (EUROPA PRESS)

   Guztira 1.183 kartel aurkeztu dira aurten uztailaren 23tik 27ra Donostian izango den 49. Heineken Jazzaldiaren Kartel Lehiaketara, hau da, iaz baino 300 gehiago, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Irabazlea aukeratzeko, 20 kartel finalista hautatuko dira, eta horien erdiak www.heinekenjazzaldia.com webgunean ikusleen boto gehien jasotzen dituzten lehenengo hamar kartelak izango dira. Bozketa horren epea datorren astelehenean, otsailaren 24an, irekiko da, 11:00etan, eta martxoaren 10ean itxiko da, 18:00etan.

   Finalistak aukeratzeko bozketan parte hartzen duten boto emaile guztien artean kontzertuetarako bi abonu/sarrera eta bi pertsonarentzako ostatua (lau izarreko hotel batean) zozkatuko dira. Finalera helduko diren beste hamar kartelak Heineken Españak eta Heineken Jazzaldiak aukeratuko dituzte.

   Kartel irabazlea hautatuko duen epaimahaia denbora gutxi barru iragarriko diren hainbat esparrutako pertsona ezagunek osatuko dute. Irabazlearen izena martxoaren 20an emango da ezagutzera.