Ia 6.000 lagun izan dira Arriaga antzokira egindako bisita gidatuetan

Bisita gidatuetako bat
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: viernes, 19 diciembre 2014 13:38
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Guztira 5.947 lagunek parte hartu dute Bilboko Arriaga antzokira antolatu diren bisita gidatuetan. Ekimenak arrakasta handia lortu zuen joan den antzerki denboraldian, behin eta berriro sarrera guztiak agortu baitziren, eta aurten ere gauza bera gertatu da, antzokiko arduradunek adierazi dutenez.

   Larunbat honetan, abenduaren 20an, denboraldiko azken bi funtzioak (11:00etan eta 12:30etan) egingo dira, eta emanaldi horiekin 60 bisita gidatu izango dira Arriaga antzokiaren proposamena martxan jarri zenetik egin direnak. Bisitei esker antzokia barrutik ezagutzeko aukera egon da, ikuskizun paregabeaz gozatzen den bitartean, eta oso prezio egokian: bost euro helduentzat eta bi euro umeentzat.

   Bisita gidatuak txantxa eta abesti artean antzokia erakutsi eta bere historia kontatu duten pertsonaia bereziei esker egin ahal izan dira. Bisita bakoitzean, pertsonaia horiek artista hauek interpretatu dituzte: Gurutze Beitia (arrain saltzailea) eta Maribel Salas (sardina) antzezleek, Itziar de Unda (txarteldegikoa) sopranoak, Alberto Núñez (foyerreko lorontzia) tenor eta antzezleak eta Iñaki Maruri (pilotaria) antzezle eta piano jotzaileak, Enrique Viana tenore, zuzendari eta eszena sortzailearen eszena zuzendaritzapean.