Iaz Orozkoko baserri batean 4.000 euroko balioa duten makinaz jabetu zen gizona atxilotu dute

Actualizado: miércoles, 20 agosto 2014 17:16

BILBAO, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Laudioko ertzain-etxeak egindako ikerketari esker iazko udazkenean Orozkoko udalerriko baserri batean 4.000 euroko balioa duten makinaz indarra erabiliz jabetu zen gizona atxilotu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazkenean jakinarazi duenez.

Orozkoko baserri batean indarra erabiliz egindako lapurretaren salaketa iazko urriaren amaieran jaso zuen Ertzaintzak. Horren bidez, etxebizitzaren barrutik hiru motozerra eta sasi-garbitzeko bi makina ostu zituztela jakinarazi zuten; lau mila euro inguruko balioa zuten aipatutako makinek. Baieztatu zutenez, higiezinaren barrualdeko ateak behartu zituzten, eta hainbat kalte eragin zituzten leiho, kristal eta hormetan.

Harrez geroztik, ikerketa hasi zuen Ertzaintzak, eta horri zein zantzuen azterketei esker, lapurretaren ustezko egilea identifikatu ahal izan dute. Ustezko egilea, 19 urteko gizonezko bat, Lemoan aurkitu eta atxilotu zuten atzo asteartean.

Ertzaintzak sei aldiz atxilotu du aurretik aipatutako gaztea, gehienetan jabetzaren aurkako delituengatik. Gaur goizean utzi dute dagokion epaitegiaren esku.